Kontabilitatean, Orokorki Onartutako Kontabilitate-Printzipioak kontableek jarraitutako irizpide, prozedura eta arauen multzoa da, kontabilitatearen emaitzek eta zehatzago urteko kontuek enpresaren errealitate ekonomikoa modu fidel eta egokian islatzen dutela bermatzearren. 2007ko Espainiako Kontabilitate-Plan Orokorrak printzipio hauek jasotzen ditu:
- funtzionamenduan dagoen enpresaren printzipioa, balorazioak egiterakoan enpresak bere jardueran jarraitu behar duela pentsatu behar da, likidaziorik ez dela egingo alegia;
- sortzapen printzipioa, egitate ekonomikoak gertatzen diren unean erregistratu behar dira;
- uniformetasun printzipioa, kontabilitaterako aukeratutako irizpideak denboran zehar egonkortasunez erabiliko dira;
- zuhurtasun printzipioa, ziurgabetasun egoeretan balioespenak zuhurtasunez egin behar dira, arriskuak ekidinez eta eskuratutako irabaziak bakarrik erregistratuz;
- ez-konpentsazio printzipioa, aktibo eta pasiboko kontuak ez dira konpentsatu behar, ez eta gastuak eta irabaziak ere;
- garrantzi erlatiboaren printzipioa, printzipioak eta aukeratutako irizpideak erabiltzean salbuespenak egin daitezke, baldin eta aldaketa hauen garrantzi erlatiboa nabarmena ez bada eta irudi fidela kolokan jartzen ez denean.
Kanpo estekak