Orangeko Printzerria

Orangeko Printzerria

Geografia
HiriburuaOrange
44°8′15″N 4°48′32″E
KontinenteaEuropa
Administrazioa
Demografia
Hizkuntza ofizialak
Historia
Sorrera data: 1163
Bestelako informazioa

Orangeko Printzerria (frantsesez: Principauté d'Orange) Erdi Aroko estatu feudala izan zen, egungo Proventzan zegoena.

Frederiko Bizargorria enperadoreak 1163an eratu zuen printzerria, Orangeko konderri zaharrari Germaniako Erromatar Inperio Santuarekiko erabateko independentzia eman zionean. Gilen I.ak, 1544an, Orangeko printze titulua heredatu zuen unetik, Printzerria, Orange-Nassauko etxearen jabetzetako bat izan zen, 1713an eta Utrechteko Itunaren ondorioz, Frantziari utzi zioten arte.

Historia

Arausio (uraren tokiko jainko zelta) herrixka zelta jada leku honetan zegoen Zinbriar Gerraren esparruan, k.a. 105ean erromatar armadaren eta zinbriar eta teutoien tribuen arteArausioko gudua gertatu zenean.

K.a. 35. urtean, erromatar armadako beteranoak Arausion ezarri ziren, Oktavianok Lepidoren aurkako garaipenaren ondoren. Hauek erromatar kolonia bat sortu zuten: Colonia Julia Firma Secundanorum, hau da, Bigarren Zutabeko Soldaduen Kolonia, Juliar leinuarekiko leialak. Izenak, Legio II bateko beteranoen arteko lotura bat pentsarazten du: 1953an aurkitutako inskripzio batean oinarrituta, izena Legio II Gallicarekin osatuko litzateke, Galian ere parte har zezakeela iradokitzen duen epitetoa zuena. Orduko Arausiok 690.000 m²-ko azalera zuen, eta, garaiko iturrien arabera, monumentu ugariz apainduta zegoen, baita antzoki batez, garaipen-arku batez, tenplu konplexu monumental batez eta foro batez ere. Proventza iparraldeko eremu zabal baten hiriburua izan zen, kolono erromatarrek zatitu zuten arte.

Hiriak aurrera egin zuen, 412an bisigodoek arpilatu zuten arren. IV. mendean apezpikutza bihurtu zen, eta hiriaren muinoaren gaineko kastro zeltak San Eutropio izena hartu zuen, Sainteseko lehen apezpikua izan zenarena hain zuzen ere. Orangeko kristauek bi sinodo deitu zituzten, 441 eta 529an (azken hau pelagianismoaren heresiari aurre egiteko). Orangeko konde karolingiar subiranoek VIII. mendean izan zuten jatorria, eta geroago Bauxko jaunekin bat egin zuten. Bauxko Kondeekin, Orangek 1033aren ondoren Arlesko Erresumatik erabat independizatu zuen. XII. mendean, Orange, printzerri txiki bihurtu zen, Germaniako Erromatar Inperio Santuko feudoa bezala.

1431n, Orangeko Printzerriak bere independentzia berreskuratu zuen, Proventzako kondeek Orangeko Printzerria Maria Bauxkoari eta Joan Châlongoari diru likidoaren truke eman zietenean. Estatu independente bezala jarraitu zuen, Frantziako Erresumaren mugen barnean, 1703 arte.

1544an, Gilen Isilak[1]- Nassauko alemaniar etxekoa eta Herbehereetan jabetzak zituenak- Orangeko Printze titulua heredatu zuen. Gilen, garai hartan hamaika urte zituen eta oinordekorik gabe hil zen René Châlongoaren lehengusua zen. René 1544an, Franko-germaniar gerran, San Dizierko guduan erori zen. Renék bere ondasun guztiak utzi zizkion bere ahaide gazteari, Orangeko Printzerria haren jabetzakoa baitzen. Renéren amak, Klaudiak, hala ere, titulua, Gilen gazteari eman baino lehen, Filipe Alberto Châlongoa bere anaiarentzat izatea eskatu zuen.

Gilenek Printzerria heredatu zuenean, Orangeko Etxeko jabetzetan sartu zen. Horrek protestanteen lerroen artean jarri zuen Frantziako Erlijio Gerretan, eta gerrak kalte handia egin zion. 1568an, Laurogei Urteko Gerran, Gilen Holandako stadhouder hautatu zuten, Espainiaren independentziaren aldeko borrokan nagusia. 1584an Gilen Isila Delft hirian hil zuten. Haren semea izan zen Maurizio Nassaukoa[2] (Orangeko printzea, 1618an anaia zaharrena hil ondoren), Johan van Oldenbarnevelten laguntzarekin, Herbehereetako Errepublikaren independentzia sendotu zuena. Probintzia Batuak, bizirik iraun zuten Herbehereak bihurtzeko, oraindik Orange-Nassauko Etxeak gobernatzen dituenak.

Frantziako enklabe independente gisa, Orangeko Printzerria helmuga erakargarria bihurtu zen protestante eta higanoteentzat. Gilen III.a Orangekoa, Erresuma Batuan Gilen III.a Ingalaterrakoa bezala gobernatu zuena, printzerria zuzenean gobernatu zuen azken Orangeko printzea izan zen. 1702an Gilen III.a seme-alabarik gabe hil zenetik, Printzerria Frederiko I.a Prusiakoaren[3] eta Joan Gilen Friso Orangekoaren arteko liskar arrazoi bihurtu zen, biek Orangeko Printze titulua aldarrikatzen baitzuten.

1673an, Franko-Herbeheretar Gerran, Luis Handiaren indarrek printzerria konkistatu zuten.[4] 1679an, 1690etik 1697ra Bederatzi Urteko Gerraan, 1702an, eta, azkenik, 1713an Federiko I.a Prusiakoak, Espainiako Ondorengotza Gerrari amaiera eman zion Utrechteko Itunaren bidez, Frantziari laga zion. Federiko I.ak, ordea, ez zion uko egin Orangeko Printze tituluari.

Joan Gilen Friso Orangekoak, printzerriko beste hautagaiak, ez zuen lurraldea 1713an laga. 1732an, berriz, eta Berdintasun Itunarari esker, Gilen IV.a bere oinordekoak lurraldeari buruzko erreklamazio guztiei uko egin zien, baina ez tituluari (Federiko I.ak bezala). Itun horretan bertan, klausula bat ezarri zuten erreklamatzaile bientzat, eta, klausula horren arabera, bi etxeek dute titulua erabiltzeko baimena.

1789ko Frantziako Iraultzaren ondoren, Orangeko Printzerria Frantziako Drôme departamenduak bereganatu zuen, ondoren Bouches-du-Rhône, eta azkenik Vaucluse.

1815eko Vienako Batzarrak, Orange-Nassauko Etxea Herbehereetako Erresuma Batuaren gainean gobernatuko zuela ezarri zuen.

Gaur egun, bai Jurgi Frederiko Prusiakoak eta Willem-Alexander Herbehereetakoak Orangeko Printze titulua daramate Prins van Oranje agiri ofizialetan.

Geografia

Orange hiriburuaz gain, Condorcet, Courthézon, Gigondas, Jonquières, Montbrison-sur-Lez, Montréal-les-Sources, Suze-la-Rousse, Suzette, Tulette eta Violès ere printzerriaren parte ziren.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Nicolás Homar Vives & Bartolomé Homar Graxell. Genealogia, Reyes y Reinos - Paises Bajos 07 ( 1559 - 1625 ). .
  2. (Gaztelaniaz) Nicolás Homar Vives & Bartolomé Homar Graxell. Maurice of Nassau. .
  3. (Gaztelaniaz) Frases De Federico I de Prusia. .
  4. (Gaztelaniaz) Carlos E. Corona, José A. Armillas Vicente. La España de las reformas. .

Kanpo estekak