Oraingo neskatxen jazkerak

Oraingo neskatxen jazkera Jose Manuel Lujanbio "Txirrita" bertsolariaren bertso sorta bat da.

Hitzak

Ara neskatx gaztiak zuentzat bertsuak
bistan daukatenari petxu ta besuak
etziran ola bizi zuen gurasuak,
esperantza ederra daukate gaxuak
sartzera pasatzeko egun erosuak.


Gona laburrak jantzi illiak moztuta
nork azalduko zaien dabiltza poztuta,
amaren arrazoyak balio eztuta,
berenak aundiago kopeta beztuta,
gorputza adornatzen arimaz aztuta.


Dantzatik geldituta ilunabarrian
bakoitzak mutil bana badute urrian,
fallorik ote daukan atzian ta aurrian
alkar neurtuko dute luze-laburrian,
erretiratzen dira garai ederrian.


Lenguan neskazar bi, orien jazkera;
gona motzak jantzita pasiatutzera
otsuak soildutako ardien antzera
besuak agirian, kolkuan petxera,
amarrak alde arte ez datoz etxera.


Ni, askotan bezela, tabernan nenguan,
neskazar oiei esan nioten lenguan:
–Jantzi ori ona da denbora beruan,
baina ilbeltzian eta abenduan,
gaixuak, otzak ilko zaituzte neguan.


Ustez ez nien egin abertitu baizik,
bat oso zapuztu zan egin gabe itzik,
bestiak errespuesta eman zidan pozik:
–Ez dauka jantzi onek inorako lotsik,
sasoi daukanak eztu sentitutzen otzik.


Beraz edade ontan olako sasoia,
ogeita bi urtetan etzeunden lasaia,
adituko zenduen mutilen usaia,
polita zera baina bajatzen asia,
gona motz oin azpian daukazu etsaia.


Garai batez majuak bazituan sobran,
orain zeinek nai duen emen dabil proban,
afanoso bat dala ezagun du obran;
inork jakin nai badu neskatx ori nor dan,
ote motxen jaiua, Ximelaren bordan.


Kanpo estekak