Ontologia funtsean, domeinu zehatz bateko ezagutzaren (kontzeptuen, erlazioen, murrizketen...) adierazpen formala da. Bere alde praktikoari dagokionez, batez ere Ezagutzan Oinarritutako Itzulpen Automatikoan[1] eta Terminografian[2] erabiltzen da, esparru horietako ezagutza modu formalizatuan zein egituratuan adierazteko helburuarekin. Bestalde, ontologiaren ezagutza eremua zenbait ataletan sailka daiteke, hain artean esanguratsuenak: jakintza-basea, datu-base lexikala, tesauroa eta lexikoi konputazionala dira.
Jakintza-basea
Jakintza-basea[3] zer den ulertu ahal izateko, aurretiaz gertaerak eta inferentzia erregelak[4] zer diren ulertu behar dira. Lehenengoari dagokionez, ontologiaren arloko gertaera bat, tautologia[5] den, hots, egiazkotzat jotzen den, edozein gertakari da. Bestalde, inferentzia erregelak logikaren esparrutik eratorritako kontzeptuak dira, zehazki, egiazkotzat jotzen diren gertakarietatik abiatuta konklusio ezberdinak lortzean datza. Adibidez, euria egiten duenean euritakoen erabilera areagotu egiten da. Bi gertaera horien konklusio posible bat, euri gehiago egiten duen tokietan euritakoen salmenta gehiago ematen direla izan ahalko litzateke.
Hauxe jakinda, jakintza-basea zehazki, ezagutzaren kudeaketarako erabiltzen den datu-base[6] mota da. Bere erabilera ez da soilik informazio kantitate handien bilketara, berreskuratzera eta aldakuntzara mugatzen, horretaz gain, gertaeren eta inferentzia erregelen definizioen kudeaketa jakintza-basearen parte dira ere.
Datu-base Lexikala
Datu-base lexikal[7] bat hizkuntzalaritzarekin[8] erlazionatutako ezagutza modu ordenatuan biltegiratzeko sistema informatiko bat da. Jakintza-basea ez bezala, datu-base lexikalak ez ditu ezta gertaerak ezta inferentzia erregelak biltegiratzen. Honen helburua soilik informazio linguistikoaren biltegiratzea da, ondoren zenbait aplikazio informazioa kontsultatzeko aukera izateko. Gainera, aipatzekoa da datu-base lexikal baten funtzionamendua ez dela modu aktiboan gertatzen, hau da, datu-baseak ez du modu aktiboan ezer egiten, bere funtzionamendua guztiz pasiboa da. Errealitatean, informazioaren trataera aplikazio mailan egiten da, informazioarekin lortu nahi denaren arabera trataera desberdina izan behar delako.
Datu-base mota honi dagokienez, bere egitura hierarkiakoa, sare motakoa edo erlazionala izan daiteke
Ontologiak eraikitzeko lengoaiak
Erreferentziak
Kanpo estekak