Omar Navarro (Inglewood, Kalifornia, 1989ko urtarrilaren 9a) AEBetako politikari errepublikarra da. Kaliforniako AEBetako Kongresuko 43. barruti parlamentariorako Maxine Waters kongresukide demokrataren aurka behin baino gehiagotan aurkeztu izan dena, arrakastarik gabe, 2016, 2018 eta 2020an galdu egin baitu.
Biografia
Inglewooden (Kalifornia) jaio eta hazi zen Navarro. Hawthorne eta Torrancen bizi izan da luzez. Gurasoak etorkin mexikarrak eta kubatarrak ditu.[1]
Industria teknologikoarentzat eta politikarientzat aholkularitza zerbitzua den enpresa txiki baten jabea da Navarro.[2]
Alderdi Errepublikarreko Donald Trumpen inguruko eskuin muturreko politikarien babesa jaso izan du Navarrok bere kanpainetan, horien artean hauena: Roger Stone, Michael Flynn, Joe Arpaio, Herman Cain eta Alex Jones.[3][4][5]
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Omar Navarro» artikulutik itzulia izan da, 2022-05-02 data duen 1085865940 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-05-02 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
Kanpo estekak