Om mani padme hum

"Om mani padme hum", tibeteraz idatzia.

Om mani padme hum (sanskritoz: ॐ मणिपद्मे हूँoṃ maṇipadme hūṃ, õːː mɐɳɪ pɐdmeː ɦũː ahoskatua) seguruenik budismoaren mantra ospetsuena da. Errukiaren bodhisattvaren- Avalokiteshvara (sanskritoz) edo Chenrezig (tibeteraz)- sei silabako mantra da. Mantra Avalokiteshvararen Shadakshari lau besoren irudikapenarekin lotzen da bereziki. Dalai Lama Avalokiteshvararen haragitze bat dela esaten dute, eta horregatik bere jarraitzaileek mantra hau bereziki gurtzen dute.

Transliterazioak

  • sanskritoz: ॐ मणि पद्मे हूँ oṃ maṇi padme hūṃ
  • tibeteraz: ཨོཾ་མ་ཎི་པ་དྨེ་ཧཱུྃ། – om ma ni pe me hung edo hum (tibetar ahoskerean "pad" པད་ silaba "pe" ahoskatzen da)
  • txineraz: 唵嘛呢叭咪吽 — ǎn má ní bā mī hōng (txinatar transliterazioak soinuak adierazteko karakterak erabiltzen ditu)
  • koreeraz: 옴마니 반메훔 — eom mani panme hum
  • japonieraz: オンマニハツメイウン — on mani hatsu mei un
  • mongolieraz: Ум маани бадми хумum maani badmi khum
  • vietnameraz: Úm ma ni bát ni hồng o án ma ni bát mê hồng

Esannahi eta interpretazioa

Praktikanteek mantrak hainbat modutara interpretatzen dituzte, edo, besterik gabe, definizio zorrotz posibletik kanpo erortzen diren soinuen sekuentzia huts gisa. Mantra hau askotan "harribitxia lotoan" bezala itzultzen bada ere, beste batzuetan "Om harribitxia Hum lotoan" (loto sakratuan).

Praktikante batek mantraren esanahia zabal lezake, adibidez, sei silabek existentziaren sei erresumen arazketa adierazten dutela determinatuz:

Silaba Sei pāramitā Araztu Samsariar Erresuma Kolorea Jainkoaren ikur Non jaio behar dira (desiratu)
Om Meditazio / dohatasun Harrotasun/ego Devaren Erresuma Zuria Jakinduria Potalako Erresuma Perfektua
Ma Pazientzia Bekaizkeria / Entretenimenduagatik lizunkeria Asuraren Erresuma Berde Urrikimendua Potalako Erresuma Perfektua
Ni Diziplina Pasioa / desioa Gizakien Erresuma Hori Gorputz, hizkera eta pentsamenduaren kalitatea Dewachen
Pad Jakinduria Ergelkeria / aurreiritzia Animalien Erresuma Urdina Inpartzialtasuna Babeslearen aurrean (Chenrezig)
Me Eskuzabaltasuna Pobrezia / jabe izateko desioa Preten Erresuma Gorria Dohatasuna Potalako Erresuma Perfektua
Hum Arreta Erasoa / gorrotoa Naraka Erresuma Beltza Urrikimendua Lotoko Tronuaren aurrean (Chenrezig)

Kanpo estekak