Om[1] (errusieraz: Омь) mendebaldeko Siberiako ibaia da, Irtyxen ibaiadarra, Errusiako Novosibirsk eta Omsk oblastak zeharkatzen dituena . 1.091 km luze da eta 52.600 km2ko ibai-arroa dauka. Bokaletik gertu Omsk hiria zeharkatzen du.
Hidrometria
Om ibaiaren emaria 1936-1999 bitartean neurtua izan da Kalatxinsken (Irtyxera isuri baino 121 km lehenago)[2]. Gune horretan, drainatutako eremuak 47.800 km² ditu, arro osoaren % 90,9. Bertan urteko batezbesteko emaria 53,7 m³/s da; emari handiena ekainean du (171 m³/s) eta txikiena martxoan (5,4 m³/s).
Om ibaiaren batezbesteko emariak (m³/s), Kalatxinsken neurtuak
Datuak: 1936 eta 1999 artean
Erreferentziak
Kanpo estekak
{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page