Oligarka

Oligarka da oligarkia batean (gutxi batzuen agintea) boterea duen pertsona. 21. mendean, ekonomian, politikan eta hedabideeran botere eta eragina duten aberatsak dira, bereziki zenbait herrialde post-sobietarretan, baina baita Mendebalde kapitalistan ere.

Definizioak

Sobiet Batasuna desegin ondorengo historia ekonomikoan, oligarka hitza enpresaburu oso aberats batzuk adierazteko erabili izan da, errusiar eta ukrainar oligarken kasuan bereziki. 1996ko urtarrilean, Olga Krixtanovskaia kazetaria izan zen oligarka hitzaren adiera hau erabiltzen lehenetakoa, Izvestia egunkariko artikulu batean, Errusian.[1] Botere politiko zuzenarekin lotuta egon da oligarka klase hau kasu askotan, politikan zuzenean sartuta, baina ohikoagoa izan da politikarienganako eragin zeharkakoa egitea, eta baita ere arlo mediatikoan nabarmentzea, zuzenean kontrolatutako hedabideen bidez,[2] edo antzeko mekanismoekin, hala nola kirol kluben jabetzak ematen duen irudi eta eraginarekin.[3]

Sobiet Batasunaren ondorengo egitura politiko-ekonomikoekin lotu izan den arren terminoa, beste herrialde batzuetan, Mendebalde "klasiko" esan daitekeenean, berdintsu funtzionatzen duten elite aberats boteretsuak daudela nabarmendu izan da, eta aberats hauei ere oligarka dei dakiekeela nabarmendu dute aditu eta iritzi-emaile askok. Estatu Batuetan,[4] Erresuma Batuan[5] edo Frantzian[6] oligarkak egon daudela eta hala izendatu beharko liratekeela uste dute horiek.

Oligarka post-sobietarrak

1990eko hamarkadan Sobietar Batasuna desegin ondoren, Errusian eta beste estatu subirau berrietan pribatizazio-aroan berehala metatutako aberastasun izugarria batez ere gutxi batzuen eskuetan geratu zen. Elite zahar-berriak sortu ziren horrela, batzuetan (gehientsuenetan) botere politikoaren aliatu izan direnak, baina beste kasu batzuetan, bereziki Vladimir Putinen agintaldiaren kasuan, boterearen arerio bihurtu direnak. Errusiar oligarken kasuan, Kremlinarekin oro har ondo konpondu direnen artean daude Vladimir Potanin, Piotr Aven edo Oleg Deripaska bezalako aberatsak, eta aldiz kartzela edo erbestea ezagutu dutenen artean Mikhail Khodorkovski edo Boris Berezovski bezalakoak.

Ukrainaren kasuan, Rinat Akhmetov izan da 21. mende hasierako oligarka ezagunena. Herrialdeko ekialdeko Donbas eskualdeko jauntxo gisa, eskualde hori pro-errusiar zen oro har Ukrainiako gerren aurretik, baina hala ere estatu ukrainiarrarekin lerrokatu zuen bere burua Akhmetovek.[7]

Oligarka estatubatuarrak

AEBetan, Gilded Age delako aro ekonomikoan, 19. mendearen amaieran eta 20. mende hasieran nabarmendu ziren botere izugarriko oligarkak, robber baron terminoarekin ezagunak egin zirenak. Hauen artean nabarmendu ziren: [8]

19. mende amaierako elite harekin loturak ikusi dituzte batzuek 21. mendeko beste aberats batzuen kasuan, bigarren Gilded Age bat terminoa erabiltzeraino.[9]

Frantziar oligarkak

Botere ekonomikoaren bidez eragin politiko eta mediatkoa duten oso pertsona aberatsak badira oligarkak, Frantzian ere badira halakoak 21. mendean. Zabalkunde estatala duten zazpi egunkarietarik bost, Frantziako 10 fortuna handienei lotuta daude. 2022ko datuen arabera aberatsena den Bernard Arnaultek, kontrolatzen ditu Les Échos et Le Parisien, 5. fortunaren jabeak, Serge Dassaultek, Le Figaro, Patrick Drahik (6.a) Libération, eta Didier Nielek (10.a) Le Monde. Soilik La Croix eta l’Humanité geratzen ziren independente jabetza industrial finantziero handi hauetatik,[10] baina bestalde, L'Equipe eta Tourraren antolakundea, beste indar mediatiko handi bat, Groupe Amaury delakoaren jabetzakoa da, Marie-Odile Amaury aberatsaren familiarena eta taldearena.[11] Amaury Le Parisienen jabea zen, baina Arnaulten LVMH taldeari saldu zion 2015ean.[12]

Erreferentziak

  1. Wood, Tony. (2020). Russia without Putin: money, power and the myths of the new Cold War. Verso ISBN 978-1-78873-124-9. (kontsulta data: 2023-09-02).
  2. (Ingelesez) «“Media: when oligarchs go shopping” – RSF’s latest report | RSF» rsf.org 2016-07-20 (kontsulta data: 2023-09-02).
  3. (Ingelesez) «Russia's oligarchs and their sports investments – DW – 03/11/2022» dw.com (kontsulta data: 2023-09-02).
  4. (Ingelesez) Osnos, Evan. (2022-03-07). «Turning the Focus on America’s Oligarchs» The New Yorker ISSN 0028-792X. (kontsulta data: 2023-09-02).
  5. (Ingelesez) Young, Fay. (2020-10-31). «Bandit capitalism: a very British oligarchy» Sceptical Scot (kontsulta data: 2023-09-02).
  6. (Frantsesez) Bénite, Les communistes de Pierre. (2022-03-07). «Les oligarques Français. Ils existent !» Les communistes de Pierre Bénite et leurs amis ! (kontsulta data: 2023-09-02).
  7. (Ingelesez) RFE/RL. «Ukrainian Billionaire Akhmetov Sues Russia Over Losses Caused By War» RadioFreeEurope/RadioLiberty (kontsulta data: 2023-09-03).
  8. Josephson, Matthew. (1995). The robber barons: the great American capitalists 1861 - 1901. Harcourt, Brace, Jovanovich ISBN 978-0-15-676790-3. (kontsulta data: 2023-09-03).
  9. (Ingelesez) Higdon, Nolan. (2022-04-27). «Elon Musk and the oligarchs of the 'Second Gilded Age' can not only sway the public -- they can exploit their data, too» The Conversation (kontsulta data: 2023-09-03).
  10. (Frantsesez) Bénite, Les communistes de Pierre. (2022-03-07). «Les oligarques Français. Ils existent !» Les communistes de Pierre Bénite et leurs amis ! (kontsulta data: 2023-09-03).
  11. (Frantsesez) «Conflit latent autour de l'enjeu économique du Tour de France» Ecole de Guerre Economique 2022-02-16 (kontsulta data: 2023-09-03).
  12. (Frantsesez) «Le groupe Amaury a finalisé la vente du Parisien à LVMH» Challenges 2015-10-30 (kontsulta data: 2023-09-03).

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.