Olga Nikolaevna Gavrilova, errusieraz: Ольга Николаевна Гаврилова (Svobodni, Amur probintzia, Sobietar Batasuna, 1957ko otsailaren 8a - ibidem, 2022ko urtarrilaren 3a) sobietar atleta izan zen, eta xabalina jaurtitzen lehiatu zen.[1] Ondoren, Svobodnin atletismoko entrenatzailea izan zen.[2]
Kirol ibilbidea
1984an xabalinaren munduko hogeita bost onenen artean sailkatu zen, 63,52 metroko marka pertsonalarekin.[3] 1985eko Atletismoko Munduko Kopako 66,80 metroko jaurtiketarekin orduko Ekialdeko Alemaniako txapelduna (eta etorkizuneko txapeldun olinpikoa) Petra Felkeri eta Fatima Whitbread nazioarteko dominadun britainiarrari irabazi zien. Pisu-jaurtiketa proban Natalya Lisovskayak lortutako urrezko dominarekin batera, talde sobietarrak talde nazionalen sailkapenaren bigarren postua lortu zuen.[4] Urte hartan, Sobietar Atletisme Txapelketan, bederatzigarren postua besterik ez zuen lortu.[5]
Sobietar kirolaren goraipamen handienetako bat jaso zuen, "Mestre del Deporte de la URSS, Nazioarteko klasea", errusieraz: мастер спорта СССР международного класса.[2]
Gavrilova jaiterrian, Svobodnin,hil zen 2022ko urtarrilaren 3an, 64 urte zituela.[2]
Sariak eta aintzatespenak
- Sobietar kirolaren goraipamen handienetako bat jaso zuen, "Mestre del Deporte de la URSS, Nazioarteko klasea"
Erreferentziak
Kanpo estekak