Lorategi botanikoak Europako bost biomatako basoak ditu, guztira 500etik gora espeziez osatuta:
Basoak mediterraneoak
Baso submediterraneoak
Baso epelak
Baso borealak
Goi-mendiko baso eta sastrakadiak
Bestalde, Olarizuko Etxaldean germoplasma-banku bat dago, galtzeko arriskuan dauden haziak mantendu eta ernamuintzeko[1].
Gatazkak
2005. urtean, Alfonso Alonsok zuzentzen zuen udalak 39 lursail desjabetzeko espedientea ireki zuen lorategi botanikoa eratzeko, eta metro koadroko 24,59 eurotan tasatu zituen sailak. Jabeek metro koadro bakoitzeko 234,29 euro eskatu zituzten. Udalak atzera bota zuen eskaera hori. Desjabetuak izango ziren auzokideek helegitea aurkeztu eta lanak geldiarazi zituzten. Hala ere, epaia izan baino lehen, 2006koabenduan Udalak zuen 7 hektareakolursail batean mediterranear baso landareak jarri zituen. 2014an epaileak Gasteizko Udala 9,5 milioi euro ordaintzera zigortu zuen, tasazioa baxuegia izan zela iritzita[2].
2023. urtean, parkearen hegoaldean eraiki berri ziren etxebizitzetako auzokideek protestak abiatu zituzten beren etxe alboan Udalak eraiki nahi zuen labirintoaren aurka[3]. Udalak proiektua aldatu zuen labirintoa metro batzuk lekuz aldatzeko eta txikiago egiteko.