Olaia euskarazko emakumezko izena da. Eulalia formaren parekidea da, baina hori gaitzetsi gabe, Olaia hobesten du Euskaltzaindiak[1]. Beste aldaera hauek ere jasotzen ditu akademiak: Eulale (forma sabindarra), Eulali, Eulari eta Laia.
Grezierako Eulalia 'ongi mintzo dena' izenetik dator Olaia[1], eta bi santu badira kristautasunaren garaikoa Santa Olaia izenekoak, bat Olaia Meridakoa eta bestea Olaia Bartzelonakoa. Santu hauen izenaz, Joakin Lizarragak idatzi zuen halaber, "lengo euskaras Donalalla izan dire"[2].
Olaia izena duten pertsona ezagunak
Erreferentziak
Kanpo estekak