Oh Se-hoon (Hangul: 오세훈; Hanja: 吳世勳) (Seongdong-gu, Seul, 1961eko urtarrilaren 4a); Hego Koreako abokatu eta politikaria da. Seulgo 34. alkatea izan zen eta Saenuri alderdiko kidea da.
Song Hyeon-okekin ezkonduta dago eta bi alaba ditu (Oh Joo-won eta Oh Seung-won). Katolikotzat jo du bere burua.
Biografia
Oh Seulgo Seongdong-gu auzoan jaio zen. Daeil Lizeoan eta Hankukeko Atzerriko Ikasketen Unibertsitatean ikasi zuen. Abokatu gisa graduatu zen Koreako Unibertsitateko Zuzenbide Eskolan.
Oh 16. Hego Koreako Batzar Nazionalako kide hautatu zuten. 2006an Seulgo alkatetzarako hautagai izan zen eta hauteskundeak irabazi zituen. 2010ean bigarren legealdirako hautatu zuten berriro.
Idazlanak
- 가끔은 변호사 도 울고 싶다 (Abokatu batek negar egitea nahi duenean) Oh Se-hoon-ek egina (Myeongjin argitaletxea, 1995eko urria) ISBN 89-7677-030-7
- 우리 는 실패 에서 희망 을 본다 (Hutsegiteak itxaropenaren haziak eskaintzen ditu) Kang Won-taek, Kim Ho-ghi, Oh Se-hoon eta Lee Young-jo idazleek egina (Hwanggeumgaji argitaletxea, 2005eko abuztua) ISBN 89-8273-930-9
Kanpo estekak