OgigiaHomerorenOdisean aipatutako uharte bat da. Bertan Kalipso bizi zen, Atlastitanaren alaba, nork bertan gelarazi zuen Odiseo zazpi urtez, uhartean berarekin geratuz gero, hilezkortasuna eta betiereko gaztetasuna emango zizkiola aginduz. Baina, Atenearen borondatez, Odiseoren babeslea zena, Zeusek, Kalipsori, heroiari joaten uzteko agindu zion. Hermesek, Kalipsori jainkoen erregearen agindua eraman zion, eta Odiseok baltsa txiki batean utzi zuen uhartea.
Uharte honen kokapen geografikoa, Odisean aipaturiko beste toki batzuk bezala, ez da zehaztasunez ezagutzen. Estrabon geografialariak, Ogigia zein Eskeria, Ogigia utzi ondoren Odiseo heldu zen feaziarren lurraldea, Ozeano Atlantikoan aurkitzen zirela uste zuen. Plutarkok ere Atlantikoan kokatu zuen.