Obi uharteak (baita Ombirah ere;[1] indonesieraz: Kepulauan Obi) Indonesiako uhartedia da, iparraldeko Moluketan dagoena. Uharterik nagusiena Obira edo Obi uhartea da, Bisa uharteak, Gomumu, Obilatu, Tapat eta Tobalai nabarmenak ere izanda. Guztira 2.823 km²-ko azalera eta, 2010eko erroldaren arabera, 41.455 biztanle dituzte.[2]
Ikerlarientzat interesgarria den fauna du, Wallace Lerroan izanda, desagertzeko zorian dauden zenbait espezie endemiko dituelako: Melomys obiensis, Dobsonia crenulata, Nyctimene albiventer, Pteropus chrysoproctus, Aselliscus tricuspidatus, Pteropus personatus, Hipposideros papua edo Pteropus conspicillatus.
Erreferentziak
- ↑ Goodall, George, ed. Philips' International Atlas. London: George Philip and Son map 'East Indies', 91-92 or..
- ↑ Biro Pusat Statistik, Jakarta, 2011.
Kanpo estekak