Néouvielleko Natura-Erreserba Pirinioetako eremu bat da; 2.113 ha-ko hedadura du eta 1.800-3.091 metroko altuera. Batez ere bertako aintzira eta urmael ugariengatik da ezaguna. Fauna eta flora benetan aberatsa du. Esaterako, Néouvielleko uretan 570 alga espezie izendatu dituzte. Animaliei dagokienean 370 bat espezie bizi dira bertan: sarrioak, sai arreak, basoilarrak, arrano beltzak...
Geografia
Okzitanian, Pirinio Garaiak departamenduan dago Néouvielle, Erdialdeko Pirinioak eskualdean, Saint-Lary-Soulan eta Barèges herrien inguruetan, Néouvielleko mendigunean. Alboan, Pirinioetako Parke Nazionala du.
Historia
1936n izendatu zuten natura-erreserba Chouard irakaslearen lanari esker, hein handi batean. Okzitaniako lehenengotariko natur erreserba izan zen.
1882az geroztik, urtegi eta uharka ugari eraiki dira bertan Pragnères eta Saint-Lary-Soulan herrietako zentral hidroelektrikoak elikatzeko: (Aubert, Aumar, Cap-de-long, Oredon eta abar.
Kanpo estekak