Nuranang ur-jauzia edo Jang ur-jauzia edo Bong Bong ur-jauzia (জং জলপ্ৰপাত)[1] Indian dagoen ur-jauzi bat da. Jang herrian dago, Indiaren ekialdeko Arunachal Pradesh estatuan. Monpa etniako jendea bizi da inguruan.[1]
Deskribapena
Himalaiaren ekialdeko muturraren inguruan kokaturik dago, oihan tropikal itxian. Nuranang errekak bi jauzi egiten ditu jarraian, guztira 100 metrotako altuera dun ur-jauzia sortuz[2]. Ur-jauziaren ondoren errekak Tawang ibaiarekin bat egiten du.
Energia
Ur-jauziaren oinarrian zentral hidroelektriko bat eraiki zuten inguruko biztanleentzako argindarra ekoizteko.[1]
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak