Nueve cartas a Berta (euskaraz: «Bederatzi gutun Bertari») 1965eko Basilio Martín Patino espainiar zinema zuzendariaren melodrama da. «Nuevo cine español» izeneko mugimenduaren barruan sailkatzen dute.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1950eko hamarkada. Lorenzo ikasle salamancarrak uda bat Ingalaterran igaro berri du. Han, aukera zabalak dituela ikusteaz gain, Berta ezagutu du, erbesteratu espainiar baten alaba. Handik itzultzean, familiaren, lagunen eta neska-lagunaren giro tradizionalak zapaldu egiten dutela sentitu eta Bertari gutun batzuen bidez deskribatuko dizkio bere kezkak.[1]
Aktoreak
Erreferentziak
Kanpo estekak