Nu jazza kontzeptu generikoa da, 1990eko hamarkadaren amaieran sortua, elementu jazzistikoak beste musika estilo batzuekin nahasten dituen estiloari erreferentzia egiteko, hala nola funka, soula, musika elektronikoa eta inprobisazio askea. Nü-jazz edo NuJazz bezala ere idazten da, eta gutxitan New Jazz. Baztutan ere Electronic jazz, elektro-jazz, e-jazz, jazztronica, jazz house, phusion, neo-jazz edo future jazz gisa ere aipatzen da.[1]
Ezaugarriak
Nu jazza, normalean, lurralde elektronikoan areago ausartzen da oso hurbila den acid jazza baino. Nu jazza oso esperimentala izan daiteke eta soinu eta kontzeptuan asko alda daiteke.[2] Soinua acid jazz-ak baino urrunago aldentzen da blues-sustraietatik, eta, horren ordez, soinu elektronikoak eta jazzaren sentsualitate etereoak aztertzen ditu. «Nu jazzaren izarra musika bera da eta ez musikarien trebezia indibiduala».[3]
Artista garrantzitsuak
Erreferentziak
Kanpo estekak