Noël Foré (Maldegem, 1932ko abenduaren 23a - Gante, 1994ko otsailaren 16a), txirrindulari flandriarra izan zen, profesionala 1956tik 1968ra
Kirol ibilbidea
Kirol lorpenik aipagarrienak, lasterketa klasikoetan lortu zituen. Txirrindularitzako 5 monumentuetatik, bitan gailendu zen: 1959ko Paris-Roubaixen, Gilbert Desmet eta Marcel Janssens belgikarren aurretik eta 1963ko Flandriako Tourrean, Frans Melckenbeeck eta Tom Simpsoni aurrea hartuz.
Horretaz gain, 1957ko Flandrian Zehar, 1958ko Gante-Wevelgem, 1963ko Kuurne-Brusela-Kuurne eta urte bereko E3 Harelbeke irabazi zituen. Munduko errepideko txapelketan 1959ko ekitaldiko brontzezko domina lortu zuen , André Darrigade frantziarra eta Michele Gismondi italiarraren atzetik.
1959ko Super Prestige Pernod sailkapenean, hirugarren amaiatu zen Rik Van Looy handiarekin berdinduta.[1]
Bere omenez, Eekloko Oostveldstraat herrian oroitarri bat dago.[2]
Palmaresa
1956
1957
1958
1959
1960
1961
1962
1963
1964
1965
1966
1967
1968
Emaitzak lasterketa nagusietan
Itzuli Handiak
Klasikoak eta Txapelketak
—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu
Erreferentziak
Kanpo estekak