North Arm zubia

North Arm zubia
Kokapena
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Columbia Britainiarra
Koordenatuak49°12′08″N 123°07′04″W / 49.2022°N 123.1178°W / 49.2022; -123.1178
Map
Inaugurazioa2009ko abuztuaren 14a
Arkitektura
Dimentsioak47 (altuera) × 25 (kalatuaren tartea) × 562 (luzera) × 180 (arkurik luzeena) m
Gurutzatzen duFraser River (en) Itzuli
Eramaten duCanada Line (en) Itzuli

North Arm zubia edo Iparraldeko adarraren zubia (ingelesez: North Arm Bridge) Kanada mendebaldeko Vancouver hirian erakitako tirante-zubi bat da. Trenbideak zeharkatzen du eta oinezkoentzako eta txirrindularientzako pasabideak ere baditu.

Geografia

Fraser ibaiaren iparraldeko adarra zeharkatzen du, Vancouver eta Richmond hiriak elkartuz.[1]

Deskribapena

Tirante zubi bat da. 47 metrotako altuera duten bi dorrek eusten dute zubia. Dorre bien artean 180 metrotako distantzia dago eta zubiaren luzera guztia 562 metrotakoa da. 5 zubibegi ditu.[1]

Zubiak ibaiarekiko 25 metrotako altuera duenez itsasontzien mugimendua ez du oztopatzen.[2]

Canada Line konpainiako SkyTrain trenaren bi errail hartzen ditu[3] eta oinezkoentzako eta txirrindularietzako erabilgarria ere bada.

Oroigarria

2008ko urtarrilaren 21ean Andrew Slobodian langilea hil zen garabian ari zela, eta zubiaren erdigunean langilea oroitzen duen plaka bat ezarrita dago.[2]

Iruditegia

Erreferentziak

  1. a b (Ingelesez) «North Arm Bridge (Vancouver, 2009)» Structurae (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  2. a b (Ingelesez) «North Arm Bridge - Extradosed bridge in Vancouver, Canada» aroundus.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  3. «North Arm Bridge» oldtrails.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).

Kanpo estekak