North American F-86 Sabre

North American F-86 Sabre
MotaEhiza-hegazkina
Bidaiariak1
EraikitzaileaNorth American Aviation
Lehenengo hegaldia1947ko urriaren 1a
Zerbitzu hasiera1949
Zerbitzu amaiera1994, Bolivia
EgoeraErretiratua
Erabiltzaile nagusiakAmeriketako Estatu Batuetako Aire Armada
Japoniako Autodefentsarako Aire Armada
Espainiako Aire Armada
Koreako Errepublikako Aire Armada
Unitate eraikiak9.860
Salneurria219.457 dolar (F-86E)
AldaerakCAC Sabre
Canadair Sabre
North American F-86D Sabre
North American FJ-2/-3 Fury

North American F-86 Sabre, AEBetako ehiza-hegazkin modelo bat da. North American Aviation hegazkinlaritza enpresak eraiki zuen, North American FJ-1 Fury modeloaren berdiseinu bat bezala, eta 1947ko urriaren 1an lehenbizikoz hegan egin zuen. Nagusiki, Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armadaren zerbitzuan egon zen, baina baita beste hainbat herrialdeen Aire Armaden zerbitzura ere, tartean Japoniako Autodefentsarako Aire Armada, Espainiako Aire Armada eta Koreako Errepublikako Aire Armada.

Gerra Hotzaren lehenbiziko urteetan, paper garrantzitsua izan zuen, batez ere Koreako Gerran, Sobietar Batasuneko Mikoian-Gurevitx MiG-15 ehiza-hegazkinekin sekulako lehiak ospetsuak izan baitziren, jada hegazkinlaritzan klasikoak bilakatuak.

1994an Boliviako Aire Armadan azkenekoz zerbitzu eman zuen.


Kanpo estekak