Espainian, Nortasun Agiri Nazionala (NAN) titularra benetan nor den egiaztatzen duen agiri publikoa da, pertsonaren nortasunari buruzko egiaztagiri osoa. Espainian, nahitaezkoa, pertsonala eta besterendu ezina da.[1] 2006ko martxotik aurrera, elektronikoa da. Polikarbonatozko txartel bat da, informazio digitala daukan txip bat daramana eta normalean erabiltzen diren kreditu-txartelen neurri beretakoa.[2] Nahitaezkoa da 14 urtetik aurrera, baina adingabea Erregistro Zibilean inskribatzen denetik eska daiteke. 2015eko urrian 44 milioi NAN elektroniko baino gehiago egin dituzte Espainian.
Erreferentziak
Kanpo estekak