Nora Botero (Kolonbia, XX. mendea) irakaslea, ikertzailea, feminista eta ekintzailea da. 2018an Alcalá de Henareseko Emakume Progresisten Elkarteak Genero-Indarkeriaren aurkako III. Francisca de Pedraza Saria jaso zuen Javier Juárez lankidearekin batera.[1][2][3][4]
Biografia
Ikasketak egin ostean, 2000 hamarkadan Espainian Jaume I.a Unibertsitatean (Castelló) genero-ikuspegiko master bat egin zuen.[5]
Kolonbiako Medellingo Unibertsitateko irakaslea da. Komunikazio Fakultatean Komunikazio eta Harreman Korporatiboen Programa gaia ematen du. Unibertsitateko irakaslea izateaz gain, ekintzailea da, eta genero-berdintasuneko sareetako kidea. Hainbat talderekin lan egiten du: “Candelariaren amak” (Medellín), “Mujeres Caminando por la Verdad” eta “Falsos Positivos (Positib faltsuen biktimak diren Soacharen amak ”(Bogotá). Sareetan parte hartzeak aktibismo- eta salaketa-sare garrantzitsua sortu du Mexikon, Guatemalan eta Kolonbian.[3][6] Nora Boterok, bere ikerketa-lanarekin, borroka feminista agerian uzten lagundu du eta historian ezabatutako ehunka emakumeri ahotsa eman die.[2]
Genero-Indarkeria
2018ko azaroaren 22an Genero-Indarkeriaren aurkako III. Francisca de Pedraza Saria jaso zuen, Javier Juárez lankidearekin batera. Genero indarkeriaren aurkako Emakume Progresisten Elkarteak ematen du, Alcalako Unibertsitatearekin (UAH), Abokatuen Elkargoarekin eta Alcalá de Henaresko Udalarekin elkarlanean. Botero eta Juárezek hamar urte baino gehiagotan egindako irakasle eta ikerlana, giza eskubideen defentsa, genero-berdintasuna eta Latinoamerikan emakumeek jasaten duten indarkeriaren aurkako borroka aitortu zitzaien. Saria ematean, kazetaritza-lanaren bidez emakumeen eskubideak defendatzen egin eta egiten duten lana nabarmendu zuten.[1][2]
Genero-indarkeriaren aurkako borroka sustatzeko, Unibertsitateak egin dezakeen lana dela eta, saridunen hauxe esan zuten:
Unibertsitateak, errealitatea eraldatzen duenez, funtsezko zeregina du genero-indarkeriaren aurkako borrokan, zeren eta, ikerketaren eta irakaskuntzaren bidez, sistema patriarkalak bere dispositiboak, hein handi batean inplizituak, aplikatzeko erabiltzen dituen mekanismoak ulertarazteko eztabaida- eta gogoeta-espazioak irekitzen baititu, generoen arteko desberdintasun-egiturak iraunarazten dituztenak. Gainera, unibertsitatea gazteak prestatzeko gunea denez, unibertsitateak aukera eman zuen gure kulturetan nabigatzen duten egitura sexistei eta matxistei aurre egiteko eta haiek agerian uzteko; izan ere, eskema horiek, gehienetan modu inkontzientean, ezberdintasunak eta, beraz, emakumeen aurkako indarkeria bultzatzen dituzte.[2]
Bestelakoak
2018an “Berdintasuna eta genero-indarkeria. Latinoamerikatik begiratuta’ hitzaldia eman zuen Alcala de Henaresen.[5][4]
Aintzatespenak
Erreferentziak
Kanpo estekak