Noelia Garella (Córdoba, 1986[1]) argentinar maistra da, Downen sindromea duen Argentinako lehen irakasle tituludun izateagatik ezaguna[2].
Bizitza
Delfor Garella eta Mercedes Cabreraren alaba da[3]. 2007an haur hezkuntzako irakasle gisa graduatu zen Córdoban, bost urtez praktikak egin zituen eta 2012an lanpostu ofiziala lortu zuen haurtzaindegi batean. Irakurketa goiztiarra sustatzeko klaseak ematen ditu[4].
Diskriminazioari eta inklusioari buruzko konferentzietan parte hartzen du[5], eta hainbat herrialdetako sariak irabazi ditu[6].
Erreferentziak
Kanpo estekak