Nobleziaren etxea (suedieraz: Riddarhuset) Suediako Stockholm hiriburuan dagoen jauregia da, Suediako Nobleziaren inguruko historia eta objetuak dituen etxea da.
Kokapena
Bonde jauregiaren ondoan kokaturik dago, Gamla Stan alde zaharrean.
Historia
Riddarhuset izenak literalki "zaldunen etxea" esan nahi du. Simon De la Vallée arkitekto frantsesak diseinatu zuen baina Suediar noble batek erahil zuen 1642an eta bere seme Jean De la Vallée-k eraiki zuen jauregia 1660an.
XVII eta XIX mendeen artean Nobleziaren estamentuaren ganbera izan zen bertan. 1866an Suediako Legebiltzarrak hartu zuen honen lekua.
XVIII mendean kontzertu publikoak izan ziren Nobleziaren etxean. Kungliga Hovkapellet eta Elisabeth Olin musika konposatzaileak aritu ziren sarritan, bai eta atzerriko artista ezagunak ere, Elisabetta Almerighi, Giovanni Ansani eta Rosa Scarlatti besteak beste.
Iruditegia
Kanpo estekak