Nisa familia (Polana edo Hertha familia bezala ere ezagutua) eguzkiaren inguruan 2,41 eta 2,5 unitate astronomiko bitarteko distantziara orbitatzen duten asteroide batzuk osatzen dute. Familia honetako asteroideek 0,12 eta 0,21 bitarteko eszentrikotasuna eta 1,4 eta 4,3 bitarteko okerdura dute. Familia honen izena familiako asteroiderik handiena den 44 Nisatik dator.
Azpitaldeak
Nisa familiako asteroideak, tipikoki, mineralogiari dagokionez, bi taldetan banatuta daude: Nisa eta Polana. Lehen taldean, masiboenak 44 Nisa eta 135 Herta dira, eta S motako asteroideak dira. Bigarrenean 142 Polana da masiboena eta F motako asteroideak dira.
Familia honetako asteroideak
Kanpo estekak