Nikosiako barrutia (grezieraz: Eπαρχία Λευκωσίας, turkieraz: Lefkoşa kazası) Zipre osatzen duten sei barrutietako bat da, Nikosia hiriburua kokatzen dena. 1974. urtetik aurrera Nikosiako barrutia bi gobernuren menpe dago, iparraldea Ipar Zipreko Turkiar Errepublikak kontrolatzen du eta hegoaldea Zipreko Errepublikako gobernuak.
Geografia
Zipre uhartearen erdialdea hartzen du. Hegoaldean Troodos mendiak ditu eta barrutiaren gehiengoa Mesaoria odokian hedatzen da.
Udalerriak
Nikosiako barrutiak 12 udalerri eta 162 komunitate hartzen ditu.
- Nikosia (Zipreko hiriburua eta barrutiaren hiriburua, 330.000 biztanle)
- Strovolos (67.904 biztanle)
- Lakatamia (39.000 biztanle)
- Aglandjia (20.783 biztanle)
- Morphou (18.946 biztanle)
- Engomi (18.010 biztanle)
- Latsia (16.744 biztanle)
- Ayios Dhometios (12.456 biztanle)
- Kythrea (11.895 biztanle)
- Dali (10.466 biztanle)
- Geri (8.235 biztanle)
- Tseri (7.035 biztanle)
Ikus, gainera