Nikolas Zendoia Aristi (Aia, Gipuzkoa, 1941eko urtarrilaren 2a) gipuzkoar bertsolaria eta idazlea da[1].
Biografia
Aiako Izeta baserrian jaio zen. 21 urte zituela Azpeitiara joan zen lanera eta han bertsozaletu zen[2]. 1967ko Gipuzkoako Txapelketan hartu zuen parte eta baita finalera iritsi ere, 9. postuan gelditu zen eta. Hurrengo urteetan bertso idatziak egin bazituen ere, 1970eko hamarkadan bertso mundua utzita egon zen. 1977an Zarautzera joan zen bizitzera[2].
1986an berriro ekin zion bertsolaritzari eta 1989ko Bertsolari Txapelketa Nagusian hartu zuen parte. Finalerdiak jokatu zituen.
1990eko hamarkadaren hasieran, Diario Vasco egunkarian "Oroitzapenak" izenburupean lehengo pasadizoei buruzko artikuluak idazten hasi zen[3]. 1998an Beranduko birigarroa (Auspoa, 1998) liburua argitaratu zuen[4]. Bertan, 1990eko hamarkadan lehiaketetan saritutako bertsoak bildu zituen, bai eta egunkarian idatzitako artikuluak ere.
Bertsolaritza
Liburuak
- Beranduko birigarroa (Auspoa, 1998)
Erreferentziak
Kanpo estekak