Nicolás Alustiza Goenaga (Zumarraga, 2003ko urtarrilaren 4a - ) gipuzkoar txirrindularia da, profesionala 2024tik aurrera.
Kirol ibilbidea
Txirrindularitzan gaztetan hasi zen Goierri Txirrindulari Eskolan.
2021ean, zortzi lasterketa irabazi zituen juniorretan (19 urtez azpiko mailan) eta ondoren, afizionatuetako Laboral Kutxa taldearekin fitxatu zen.
2023ko denboraldi ederra osatu zuen Euskal Herriko zirkuituan, lau garaipen eta zenbait ohorezko postu lortuz. Emaitza onei esker, Euskaltel-Euskadi taldeak bi urterako lehen kontratu profesionala eskeini zion.[1]
Mondragon Unibertsitatean Ingeniaritza ikasketak egiten ari da.[2]
Palmaresa
2021 (junior)
- Egia Zumy Saria
- Elkartu Nahi Saria
- Segurako Saria
- San Juan Saria
- Liernia Proba (errepideko eta erlojupeko lasterketak)
- Mikel Deunaren Saria
2023
Taldeak
Erreferentziak
Kanpo estekak