Nicolas Brito Sales (São Paulo, 1999ko otsailaren 26a) brasildar argazkilaria, idazlea eta pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzailea da.
Bizitza
Nicolas Brito Sales São Paulon jaio zen 1999an. Anita Brito amaren esanetan, urte bat bete baino lehen ere autismoaren ezaugarri atipikoak izan zituen. Gurasoek hainbat mediku eta profesional bisitatu zituzten hainbat urtez, baina ezin izan zuten ondoriorik atera. Azkenean, Nicolasek bost urte zituela, autismoa diagnostikatu zioten[1][2][3].
Hasierako pronostikoa zen Nicolasek ez zuela inoiz hitz egingo eta ez zela independente izango[4]. Hala ere, hamaika urterekin hitz egiten hasi zen. Garai hartan, haren ama idazlea zen jada eta autismoari buruzko ikerketak egiten zituen São Pauloko Unibertsitatean[5], eta Nicolasek ere bere hitzaldietan parte hartu nahi izan zuen[6].
10 urte inguru zituela, Nicolas Brasilgo pertsona autista ezagunenetako bat bihurtu zen, liburuak idatziz eta hitzaldiak bultzatuz[7][8][9]. 2019az geroztik, Revista Autismoko zutabegilea da[10].
Liburuak
- TEA e inclusão escolar: Um sonho mais que possível (2014)
- Tudo o que eu Posso Ser (2017)
- Ivana e a cura para o preconceito (2019)
Erreferentziak
Kanpo estekak