Nicolas Bouvier (Geneva, Suitza, 1929 – 1998) frantsesezko idazlea izan zen. Argazkilari eta bidaiaria, bere joan-etorrien ingurukoak ditu idazlan gehienak: L'usage du monde (1963), Le Japon (1967) eta Ceylan (1981). Irlandan, Estatu Batuetan, Txinan eta Korean ere ibili zen: Journal d'Aran et d'autres lieux(1990). Le dehors et le dedans(1982) liburuan bildu zituen bere poemak. 1995ean, Ramuz saria eman zioten bere obra idatziagatik.
Erreferentziak