Federico Nicolás Sánchez (San Miguel de Tucumán, 1988ko urriaren 26a) argentinar errugbilaria da, zabaltzaile postuan aritzen dena. Lau denboraldiz Top 14ko Stade Français Parisen jokatu ondoren, CA Brivek kontratatu zuen 2022an. 2010eko maiatzaren 21ean egin zuen debuta Argentinako selekzioarekin.[1] Argentinako talde nazionalean partida gehien jokatu duen errugbilaria da, eta baita puntu gehien lortu dituena ere.[2] 2015eko Munduko Errugbi Kopako puntugilerik hoberena izan zen, 97 puntu erdietsi baitzituen sei partidatan.
Erreferentziak
Kanpo estekak