New Yorkeko Eskola (poesia)

John Ashbery, 1975ean.
Frank O'Hara 1950ean.
Barbara Guest 2003an.

New Yorkeko Eskola (ingelesez: 'New York School') Ameriketako Estatu Batuetako XX. mendeko poeta talde bat zen. Berrogeita hamarreko hamarkadaren amaiera eta hirurogeiko hamarkadaren hasiera bitartean, New Yorkek Parisera eta Londresera lekualdatu zuen munduko kultur hiriburu gisa. Inguru horretan sortu zen eskola hori. New Yorkeko Eskola XX. mendearen azken erditik gaur egunera arte AEBetako poesian eragin handiena izan zuen mugimenduetako bat izan zen.

Lehen belaunaldian hauek ziren partaide nagusiak: Frank O'Hara (1926-1966), John Ashbery (1927-2017), Kenneth Koch (1925-2002), James Schuyler (1923-1991) eta Barbara Guest (1920-2006); bigarren belaunaldian besteen artean hauek aurkitzen ditugua: Ron Padgett (1942-), Ted Berrigan (1934-1983), Dick Gallup (1941-), Bernadette Mayer (1945-), Alice Notley (1945-), Kenward Elmslie (1929-) eta Joseph Ceravolo (1934-1988).[1]

Idazle hauen bertsoak xehetasun bisualagatik eta Espresionismo abstraktua bezala ezagutzen den mugimendu piktorikoarekiko harreman estuagatik bereizten dira. Poesia eskola hau irekia zen, dogmarik gabea, karaktere-kidetasunean oinarritua, eta jolasarekiko, harridurarekiko, irudipenarekiko zaletasun eta asmamen nekaezinean oinarritua.[2]

Lehen belaunaldiaren ezaugarriak

  • Schuyler izan ezik, Harvard Unibertsitatean ikasi zuten.
  • Koch izan ezik, homosexualak ziren.
  • Guztiek arte-kritika landu zuten. Arte plastikoen eragina literaturaren eraginaren gainetik jartzen zuten. Interdiskurtsibitatea ohikoa zen.
  • Ashbery izan ezik, New Yorken bizi ziren eta soldaduska egin zuten.
  • Surrealismoa gurtzen zuten, bereziki Raymond Roussel, Pierre Reverdy eta Guillaume Apollinaireren alde.
  • Traszendentzia ez dute baloratzen. Mugimendua, aldaketa, ezegonkortasuna erreibindikatzen dute.

Bigarren belaunaldia

Bigarren promozioa Frank O 'Hararen eta Ashberyren teknika, collage eta ahots anitzen eragina izan zuen, baina lehen promozioak espresionismo abstraktuarekiko interesa eta debozioa sentitzen zuen bitartean, bigarren honetakoei pop arten gustua eta alferrikakoaren gurtza eta gai sakonetatik ihesa lotzen dizkie; azken buruan, ezaugarri horiek espresionismo abstraktuaren oinarriak ziren.

Bi belaunaldietako poetek bizitza sozial oso aktiboa zuten, arraza, kultura eta kredoen collage handi bat zen hirian.[3]

Bibliografia

  • Terence Diggory, Encyclopedia of the New York School Poets, New York: Infobase Publishing, 2009.

Erreferentziak

  1. Terence Diggory, Encyclopedia of the New York School Poets, New York: Infobase Publishing, 2009: https://books.google.es/books?id=Mgsgw2xe-F0C&hl=es&source=gbs_navlinks_s
  2. https://www.albaeditorial.es/poesia/alba-poesia/la-escuela-poetica-de-nueva-york/
  3. Nieves Alberola Crespo, La escuela de Nueva York: John Ashbery y la nueva poética americana, Castelló de la Plana: Publicacions de la Universitat Jaume I, 2000, 199. or. eta hurrengoak. [1]

Ikus, gainera

Kanpo estekak