Nerea Lekuona (Gasteiz, Araba, 1976) artista eta sortzailea da.
Biografia
Diseinu, zinema eta bideo formakuntza du Lekuonak[1] eta, bere ibilbide artistikoan zehar, Montehermoso kultur gunea (Gasteiz) edo Artium museoa (Gasteiz) bezalako espazioetan izan ditu bere artelanak ikusgai, baita Espainia mailan eta internazionalki antolaturiko hainbat jaialditan ere.[2]
Bere sorkuntza ingurunera egokitu ohi du, intuizioa erabiliz artelanak sortzeko orduan. Ikuspegi kritikoa eta hausnarketa bultzatzen duten proiektu hibridoak hobesten ditu, irudien tratamendua, idazketa, ekintza, bitartekaritza eta egungo egoera ardatz hartuz beti ere. Horrela, gero eta presentzia handiagoa dute bere proiektuetan instalazioek eta formatu zabalduek.
Arte sorkuntzan lan egiteaz gain, Guggenheim museoko (Bilbo) hezkuntza programan eta Zas espazioaren (Gasteiz) kudeaketa eta programazioan ere parte hartzen du[3], baita Inmersiones ekimenean ere, Euskadi eta Nafarroako artisten urteroko kongresua. Era berean, erakusketetako komisariotzan ere lan egin izan du.[1]
Erakusketak
Bakarkakoak
Kolektiboak
- Producción, NO reproducción, Artium museoa, Gasteiz, 2018
- APEIRON: Muestra de videoarte vasco, II Festival Cervantino de Montevideo, Uruguai, 2018
- In June we trust, Artbanchel 2018, Madril, 2018
- Procesos, Centro de Arte Dados Negros, Villanueva de los Infantes, 2016
- Getxoarte, Getxo, 2015
- Good shirt, Zuloa espazioa, Gasteiz, 2010
- 56 Certamen de Arte Alavés, Luis de Ajuria aretoa, Vital Kutxa Fundazioa, Gasteiz, 2006
Irudi galeria
-
Nerea Lekuona, "Laboratorio en transición"
-
Nerea Lekuona, "La calle es mía"
-
Nerea Lekuona, "Democracia"
-
Nerea Lekuona, "Archipiélago de penínsulas"
-
Nerea Lekuona, "Puedo prometer"
Erreferentziak
Kanpo estekak