NeoestoizismoaXVI. mendean sortutako mugimendu filosofikoa izan zen. Haien helburua estoizismo klasikoa kristautasunarekin bat egitea izan zen. Sortzailea Justus Lipsius (1574-1606) idazle eta humanista flandiarra izan zen.
Ezaugarriak
1584an Lipsiusek De constantia liburu ospetsua plazaratu zuen; elkarrizketa moduan idatzia, bertan pentsamendu berriaren oinarriak finkatu zituen. Teoria hori beste lanetan landu zuen ondoren, esaterako, Manductio ad stoicam philosophiam, Physiologia stoicorum eta Ethica.
Neoestoizismoa filosofia praktikoa da. Haien arabera bizitzaren oinarrizko araua pasio lurtarren aurrean gizakiak amorea ez ematea da; alderantziz, Jainkoaren esanetara moldatu behar da. Neoestoizistek lau "pasio estoikoak" bereizi egiten dute: sabelkeria, poztasuna, beldurra eta mina.