Kondairak dio Jauregi Inperialean japoniera zaharrean idatzitzako plaka bat zegoela, inork irakurri ezin zuena eta «無悪善» zioena. Honela, enperadoreak Ono no Takamurari eskatu zion irakurtzeko, baina ez zuen erantzun nahi izan; azkenean, eskatuta, honela irakurri zuen: «Saga nakute yokaran». Onok «悪» kanjia (txarra esan nahi duena) Saga gisa irakurri zuen, enperadorearen izena. Onok esan nahi zuena zen Txarra dagoen lekuan, ez dago onik, baina enperadoreak ulertu zuen Saga dagoen lekuan, ez dago onik, enperadorea haserraraziz.
Enperadoreak, orduan, esan zion edozein gauza irakurtzeko gai bazen, testu bat irakurri beharko zuela edo, bestela, zigorra jasoko zuela. Enperadoreak 子 kanjia idatzi zuen, ume esan nahi duena, hamabi aldiz: «子子子子子子子子子子子子». Onok honela irakurri zuen: «Neko no ko koneko, shishi no ko kojishi». Erantzunak enperadoreari zirrara sortu zion, gai izan zelako esaldi koherente bat irakurtzeko kanji berberarekin, eta ez zuen zigortu.
Azalpena
Onok lau irakurketa ezberdin eman zizkion 子 kanjiari: «ne» kun'yomi irakurketa da, japonierakoa; «ko» beste kun'yomi irakurketa da, baina «shi» on'yomi irakurketa da, txinatar jatorrikoa, go-on motakoa. Azkenik, «ji» «shi» soinuaren aldera bat da. «no» japoniar jatorriko partikula posesibo bat da, baina ez zuen japonieraz idazteko modurik. Beraz, esaldia neko no ko no koneko, shishi no ko no kojishi moduan irakur zitekeen.