Negu Hurbilak 2024ko euskarazko film dramatiko independentea da. Negu kolektiboa dago filmaren atzean: zuzendari rolean Ekain Albite, Mikel Ibarguren, Nicolau Mallofré eta Adrià Roca aritu ziren. Xalba Ramirezekin batera idatzi zuten gidoia. Jone Laspiur du protagonista. Begin Again Filmsek banatu zuen filma zinematan.[1]
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
2011n, badirudi Euskal Herriak bizi duen gatazka luzea amaitu dela. Neska gazte batek (Jone Laspiur) ihes egin du helburu argi batekin: muga gurutzatzea, badaki horrek dagoeneko seguru ez dagoen etxetik urrun eraman ahal izango duela. Ihesaldiaren erdian, Zubietara iritsi da. Mugako herri horretan, antzinako mitoak eta gatazka modernoak bat egiten dutela dirudi.[2]
Aktoreak
Ekoizpena
2021ean crowfunding kanpaina bat hasi zuten filma aurrera eramateko. Bertan 13.565€ lortu zituzten.[3]
2022ko urtarrilean iragarri zen Negu Hurbilak euskal filma Nafarroako Zubieta herrian hasi zirela filmatzen, Jone Laspiur aktore profesional bakar gisa, gainerako aktoreak herriko bizilagunak dira.[4] Filmaketa eten egin zen 2022ko neguaren ondoren, ondoren 2023ko neguan jarraitu eta urte horretako udaberrian bukatu zuten grabazioa.[5]
Sariak eta izendapenak
Kritika
Tomas Agirrek 'Barrensorok' egindako kritika aurki daiteke Danbolin aldizkarian Ezkutuan gordetako mundu bat izenburupean[8]. Negu hurbilak ez da gaur modan dauden abiada biziko eta zalaparta handiko film horietako bat. “Negu hurbilak egosketa geldoko filma da, eta nahiago du zinemaren izaera emozionalean eta sentsorialean oinarritutako narrazio ez-konbentzionalera hurbildu” dio kritikak.
Erreferentziak
Kanpo estekak