Taldea 1937an sortu zen Neftyanik izenarekin eta Sobietar Batasunaren garaian izan zuen emaitzarik onena 1966ko hirugarren postua izan zen. Alakbar Mammadov aurrelaria zen bere izar nagusia. Garai hartan SESB-eko selekzioak jokalari azerbajandar batzuk bazituen eta 1964an Europako Futbol Txapelketan bigarren egin zuen. 1968an taldeak gaur egungo izena hartu zuen.
Azerbaijango lehenengo liga berak irabazi zuen baina erabateko nagusitasuna azken urteetan lortu du, 2011, 2012 eta 2013ko ligak jarraian irabaziz. Nazio arteko garaipen nagusia 2006ko Estatu Independenteen Erkidegoko Kopa izan zen. Zortzi denboraldiren ondoren 2021ean Liga berria irabazi du.
Azken urteetan ordea Qarabağ taldearen itzalean ibiltzea egokitu zaio.