Navantia ontzigintza zibil eta militarrean aritzen den espainiar sozietate publikoa da. Gaur egun, Espainiako Itsas Armadaren kontratista nagusia da.
2005ean IZAR enpresaren aktibo militarren bereizketaren oinordekoa, hispaniar munduko ontzigintza-enpresa handiena da, baita Europako zaharrena eta garrantzitsuenetariko bat ere.
Navantiak mota guztietako itsasontziak, itsaspekoak[1] eta sistemak diseinatu, ekoiztu eta garatzen ditu. Aldi berean, beste merkatu batzuetara hedatzen ari da, hala nola energia berriztagarrietara, offshore industriara eta ontzigintzak behar dituen era guztietako zerbitzuetara.
Erreferentziak
Kanpo estekak