Natália Nunes (Lisboa,1921ko azaroaren 18a - Ericeira, 2018ko otsailaren 13a) idazle, itzultzaile eta saiakeragile portugaldarra izan zen.
Karrera profesionala
Zientzia Histoniko-Filosofikoetan lizentziaduna, geroago liburuzain-artxibozain gisa graduatu zen, eta Lisboako Unibertsitateko Arquivo Nacional da Torre do Tombon[1] eta Lisboako Unibertsitateko Arte Ederretako Goi Mailako Eskolan[2] aritu zen lanean.
1952an estreinatu zen literarioki, Horas Vivas: Memórias da Minha Infância lanarekin. Garai hartan, hainbat argitalpenetan kolaboratu zuen, hala nola Diário Popular edota Seara Nova eta Vértice aldizkarietan. Aktibista antifaxista ezaguna, 1965ean Portugalgo Idazleen Elkarteko azken zuzendaritza batzordeko kide izan zen, Portugalgo Bigarren Errepublikako polizia politikoak atxilotu aurretik. 1978-79 biurtekoan, Portugalgo Idazleen Elkarteko zuzendaritzako kide izan zen.[3]
Kritikak «intimismoaren eta konfesionaltasunaren zentzua, misterioaren eta bakardadearen zentzua, belaunaldi presentzialistaren herentzia neurri handi batean» eta «neorrealismotik hurbil dagoen emakume eta esku-hartze sozialaren tematika» nabarmendu zizkion, «emakume askatasun burgesaren etika zapaltzailearen aurkako errebolta kasurik tipikoenetakotzat» joz.[4][5] Bere fikziozko lanen artean, Autobiografía de uma mulher romântica[6] eta Assembleia de Mulheres[7] eleberriak nabarmentzen dira.[8]
Familia-bizitza
1921eko azaroaren 18an jaio zen, Lisboako Socorro parrokian, Adelina de Paivaren eta António Ferreira Nunesen alaba. 1945eko ekainaren 16an, Lisboara ezkondu zen António Gedeãorekin (Rómulo Vasco da Gama Carvalho idazle eta irakaslearen ezizena). Bikoteak alaba bat izan zuen, Cristina Carvalho idazlea.
2018ko otsailaren 13an Ericeiran hil zen, 96 urte zituela, .[8]
Argitalpen nagusiak
Fikzioa
- 1955 - Autobiografia de uma Mulher Romântica, elaberria
- 1957 - A Mosca Verde e Outros Contos
- 1960 - Regresso ao Caos, elaberria
- 1964 - Assembleia de Mulheres, elaberria
- 1967 - O Caso de Zulmira L. , elaberria
- 1967 - Ao Menos um Hipopótamo, ipuina
- 1970 - A Nuvem. Estória de Amor
- 1973 - As batalhas que nós perdemos
- 1985 - Da Natureza das Coisas, ipuinak
- 1992 - As Velhas Senhoras e Outros Contos
- 1996 - Louca por Sapatos, ipuina. Contuário Cem-en barne
- 1997 - Vénus Turbulenta, elaberria
Antzerkia
Memoriak eta bidaiak
- 1952 - Horas Vivas: Memórias da Minha Infância
- 1956 - Uma portuguesa em Paris
- 1981 - Memórias da Escola Antiga
Entseiuak
- 1954 - Apontamentos sobre o pensamento ético de Dostoievski, Vértice aldizkariaren 134. alean
- 1955 - A metafísica de Húmus de Raul Brandão, Vértice aldizkariaren 146. alean
- 1956 - Da criação e organização de um instituto de Ciências Pedagógicas, Vértice aldizkariaren 159. alean
- 1958 - Frei Pantaleão de Aveiro e os judeus, Vértice aldizkariaren 179. alean
- 1960 - Uma colecção documental histórica de incomensurável valor, Seara Nova aldizkarian
- 1974 - As Batalhas que Nós Perdemos, Estudos sobre as obras de Augusto Abelaira, José Cardoso Pires e Raul Brandão
- 1976 - Confrarias, Irmandades, Mordomias. Inventário e estudo da informação histórica contida em Livros de Registo Paroquial Existentes no Arquivo Nacional da Torre do Tombo
- 1997 - A Ressurreição das Florestas, Estudos sobre a obra de ficção de Carlos Oliveira
- 2001 - Carácter humanístico e filosófico da Poesia de António Gedeão, a: Pedra Filosofal – Rómulo de Carvalho / António Gedeão
- 2004 - Notas Introdutórias, a Obra Completa de António Gedeão
- 2006 - Apontamentos para um estudo da assinatura do poeta António Gedeão, a: António é o meu nome
Itzulpenak
- 1960/61 - Fiodor Dostoievski, Obra osoak, I, II, eta IV liburukiak Edit. Aguilar, Rio de Janeiro;
- 1960/61 - Lev Tolstói, Obra osoak, I eta II liburukiak Edit. Aguilar, Rio de Janeiro;
- 1964 - Konstantín Simonov, Não se Nasce Soldado, Ed. Arkadia;
- 1966 - Elsa Triolet, Jamais, PortugáliaEd.;
- 1967 - Violette Leduc, A Bastarda, Portugalia Ed.;
- 1968 - Balzac, Pequeña misérias da vida conyugal, Portugália Ed.;
- 1968 - Roger Portal, Os Eslavos. Povos e Nações, Ed. Cosmos.
Erreferentziak
Kanpo estekak