Natália Correia (São Miguel uhartea, Azoreak, 1923ko irailaren 13a - Lisboa, 1993ko martxoaren 16a) portugaldar idazlea izan zen. Surrealismoaren inguruan ibili zen, eta literaturaren alor ugari jorratu zituen: saiakera, poesia, antologia, fikzioa eta artikulugintza, gai politiko-sozialen ingurukoa gehienbat. Bada haren idazlanetan amodiozko lirismoaren, satiraren, errealismo magikoaren eta mistikaren aztarnarik, eta portuges literatura garaikideko idazle originalenetakotzat jo izan zuen kritikak. Aipatzekoa da O sol nas noites e o luar nos dias (Eguzkia gauez eta larraina egunez) bere poesia bilduma.
Erreferentziak