Natur ondarea formazio fisikoz eta biologikoz osatutako natur monumentuek osatzen dute. Hau da, formazio horiek pixkanaka sortu zituen Naturak denboran zehar, eta balio unibertsal bikaina dute ikuspegi estetiko, zientifikotik eta kulturaletik. Ondare naturala biosferaren erreserbek, monumentu naturalek, Natura erreserba eta parke nazionalek eta iraganak utzi dizkigun naturako santutegiek osatzen dute.
Parisen, 1972. urtean, lehen aldiz aipatzen da testu diplomatiko batean, "Natur Ondarea" terminoa, Munduko Kultura- eta Natura-Ondarea Babesteko Hitzarmenean hain zuzen[1][2].
↑ [https://whc.unesco.org/archive/convention-fr.pdfCONVENTION CONCERNANT LA PROTECTION DU PATRIMOINE MONDIAL
CULTUREL ET NATUREL Adoptée par la Conférence générale à sa dix-septième session Paris, 16 novembre 1972. ] UNESCO, 1-16 or..