Nathalie Balsan-Duverneuil (Girona, Katalunia, 1973ko azaroaren 21), ezagunagoa Nath-Sakura izen artistikoaz, frantziar argazkilaria da. Umezurztegi batean hazia, frantziar familia batek hartu zuen adopzioan.
Bizitza
Gizon jaioa, Nath-Sakura filosofian doktorea da Montepellierko Unibertsitatetik. Ondoren erreportari-lanetan hasi zen eta emakumerako trantsizioa egin zuen.
Gaur egun Montpelliertik hurbil bizi da eta erreportari grafiko egiten du lan.