Narcís Serra i Serra (Bartzelona, 1943ko maiatzaren 30a) politikari eta ekonomista katalana da. Bartzelonako alkatea, Espainiako defentsa ministroa eta Gobernuko presidenteordea izan da, bata bestearen segidan. PSC alderdi sozialistako kide da. Ekonomia zientzietan doktorea da.
Biografia
Lege eta hirigintza aholkularitzako bulego bat sortu zuen Miquel Roca i Junyentekin, eta katedra eskuratu zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 1974. urtean hasi zuen karrera politikoa, Convergència Socialista de Catalunya alderdian sartu zenean (1976az gero Partit dels Socialistes de Catalunya). 1977an Kataluniako Generalitat edo gobernua berriro indarrean jarri zenean Lurralde Politikako eta Herrilanetako sailburu izendatu zuten eta handik bi urtera, 1979an, Bartzelonako alkate hautatu zuten.
Espainiako lehenengo agintaldi sozialistaren garaian Defentsa ministro izan zen (1982) eta 1991n gobernuko lehendakariorde kargua eskuratu zuen. 1995ean bertan behera utzi zuen kargu hura, CESID Espainiako inteligentzia zerbitzuek espainiar politikari zenbaiti egindako espioitzarekin ados ez zegoela eta.
Diputatu sozialista izan zen 1989, 1993, 1996 eta 2000 urteetako legealdietan.
Ikus, gainera
Erreferentziak