NarbarteBertizaranakokontzejua eta herriburua da. 1842ko erroldan udalerri osoa "Narbarte eta Oteitza bere auzoa" izenpean ageri da, harrezkero Bertizarana izena izango duelarik. Bertizaranako bailarako hiriburua da. Bertizarana Narbarte, Oieregi, Legasa eta Bertizek osatzen dute. 2005eko erroldaren arabera, 315 biztanle ditu. Bertan dago Miate trikuharria.
La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxinez bi zerbitzu izaten dira norabi bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du: