Soldadu hauek ez ziren nafarrak ezta gidariak ere, baizik eta La Mancha, Valentzia, Andaluzia eta beste hainbat lekutan jaiotako soldadu liberalak Altsasuko guduan preso hartu zituztenak. Atxilotu zituztenean, karlistekin bat egiteko edo fusilatuak izateko aukera zuten.[1] Nabarmentzeko ofizialek nahi ez zuten txapel gorriak eman zizkieten. Beti Zumalakarregi beraren agindupean, Dulantziko gudua eta beste guduetan parte hartu ondoren armada osoko batailoi ospetsuenetariko bat bilakatu zen 1836an batailoi erregular bihurtu arte.
800 gidariek kasaka grisa, txapel gorria, poltsa, espartinak, fusil eta baioneta zituzten. Kasakan zeuzkaten botoi horiak zirela eta beste batailoien soldaduek sardina ezizena eman zieten.[2]