Nafarroako Fantasia eta Beldurrezko Horror Online Art Zinemaldia (gaztelaniaz eta ofizialki Festival Internacional de Cine Fantástico y de Terror de Navarra Horror Online Art) Nafarroako Iruñea hiriburuan ospatzen den zinemaldia da.
2012an Cynthia Rico Abajo eta Miguel Suárez del Cerrok sortu zuten eta gaur egun arte zuzendariak izan dira. Zinemaldia bi ataletan banatua dago: Lehenbizikoa, online lehiaketa ekitaldia da, honetan Zinemaldiaren Sail Ofizialerako hautatutako laburmetraiek parte hartzen dute. Behin ekitaldi hori amaitu eta gero, Nafarroako hainbat zine aretoetan fantasia eta beldurrezko generoko film hainbat film nabarmen ikusgai daude.
Zinemaldiko kartel iragarleak Iruñeko hainbat eremu publiko ezagunetan ikusgai jartzen dira, tartean Gazteluko Plazan, Foruen monumentuan eta Iruñeko udaletxean.
Kanpo estekak