NCAAko lehen maila, D-I bezala ere ezaguna, NCAAren barneko lehiaketa maila gorena da, AEBetako liga unibertsitarioa. Maila honetan daude kirol maila altuena duten unibertsitateak, maila honetan baimentzen bait da kirolari kopuru handiena biltzea unibertsitateak ordaindutako beken bidez.
Historia
NCAA mailetan banatu zen 1973ko abuztuan, I., II. eta III. mailak eratuz, talde bakoitzeko kirolariei eskaini ahal zaizkien beka kopuruaren arabera.
Polemika
Nolabaiteko polemika dago NCAAren barnean unibertsitate batzuek I. mailan soilik kirolen batean parte hartzeko dagoen onarpenari buruz, beste kiroletan beste maila batean parte hartzen duten bitartean. Hau da Johns Hopkins Unibertsitatearen kasua lacrossean, Le Moyne Collegena beisbol eta emakumeen lacrossean edo Colorado Collegena izotz hockeyan esate baterako. Oraingoz, kasu hauek onartzen jarraitzen dira, baina NCAAren sektore batzuen aldetik oposizio handiz.
Azpimailak amerikar futbolean
I. maila maila bakarra da kirol guztietarako futbol amerikarrerako izan ezik, non 1978an lehenik eta 2006an berriz taldeak bi azpimailatan banatu ziren:
- Football Bowl Subdivision (FBS): Futbol amerikarrean hoberenak diren unibertsitateak daude bertan (I-A maila deitua 1978 eta 2006 bitartean).
- Football Championship Subdivision (FCS): Futbol amerikarreko taldea duten gainontzeko unibertsitateak daude bertan (1978 eta 2006 bitartean I-AA maila deitua).
I. mailako unibertsitateen artean futbol amerikarra praktikatzen ez dutenak daudenez, kirol kazetariek eta kirol honetako teknikariek talde hau I-AAA maila deitzen dute, baina ez da azpimaila bat (beste biak baino ez baitira existitzen) baizik eta erakunde hauei teknikoki erreferentzia egiteko modu informal bat. Ez da sekula erabili behar futbol amerikarra ez diren kiroletan, beste kirol guztietan ez baitago azpimailarik. Hau da, saskibaloi talde bat deskribatzen badugu, adibidez, ezin da I-AAA mailakoa bezala definitu bere unibertsitateak futbol amerikar talderik ez izan arren, saskibaloian I. mailako unibertsitaeak hala bait dira, besterik gabe.
Azpimaila hau denboraldian zehar euren estadioetan batez beste 15.000 ikusle baino gehiago dituzten eta euren futbol amerikar taldea osatzeko ikasle-kirolariei 85 beka eskaini diezaieketen unibertsitateek osatzen dute. Akademia militarretako taldeak beka mugatzeetatik at daude, bertako ikasle guztiek funts publikoekin ikasten baitute.
2006tik, futbol amerikarreko azpimaila honetako bi talderik hoberenek kirol honetako NCAAko I. mailako txapeldun nazional izateagatik lehiatzen dute, BCS National Championship Game bezala ezagutzen den partiduan.
Konferentziak
Jarraian agertzen diren konferentzietako unibertsitateetako futbol amerikarreko talde guztiak FBS azpimailako taldeak dira, konferentzia hauetan parte hartzen duten unibertsitateren batzuk futbol amerikar talderik ez izan arren (adibidez DePaul Unibertsitatea, Marquette Unibertsitatea, Providence College, Seton Hall Unibertsitatea eta St. John's Unibertsitatea, Big East Conferencekoa).
Konferentzia hauetako talde guztiez gain, jarraian aipatzen diren taldeek independente bezala parte hartzen dute Football Bowl Subdiviion (FBS) azpimailan:
Azpimaila honetako unibertsitateek 63 kirol beka eskaini ditzakete futbol amerikar talderako.
Futbol amerikarreko azpimaila honetako talderik hoberenek denboraldi osteko torneo bat jokatzen dute, FCS National Football Championship izenekoa azpimailako garailea erabakitzeko.
Konferentziak
Aurreko konferentzietan bezala, jarraian aipatzen diren konferentzietan ere badaude futbol amerikar talderik ez duten unibertsitateak, baina duten eta aipatzen diren konferentzietan dauden guztiak FCS azpimailakoak dira (Army eta Navy izan ezik, Patriot Leaguekoak, FBSan independente bezala jokatzen dutenak, lehen ikusi ahal izan den bezala).
Konferentzia hauetako talde guztietaz gain, jarraian aipatzen diren taldeek independente bezala jokatzen dute Football Championship Subdivision (FCS) azpimailan:
Beste konferentzia batzuk
Jarraian agertzen direnak NCAAko I. mailako gainontzeko konferentziak dira, euren kirolen artean futbol amerikarra ez dutenak.
Izotz hockeyko I. Maila
Izotz hockeya AEBetako iparraldeko eskualdetara oso mugatua dagoenez, konferentzia erabat ezberdinak dituzte kirol honetarako. Horregatik, ohikoa da aurretik aipaturiko konferentzietan kirol guztietan parte hartzen duten unibertsitateak topatzea, izotz hockeyan izan ezik, non kirol honek konferentzia berezi batean parte hartzen duten.
Konferentziak
Kanpo estekak