N-633 edo Bilboko Aireportura heltzeko Autobia (Aldekonetik)[1] 1,6 kilometroko luzera duen autobia txikia da, BI-631 errepidea eta Bilboko aireportua elkarlotzen dituena.
N-637 errepidetik zuzenean Bilboko aireportura ailegatzeko parada ematen du BI-631 errepidearen bidez. Aireportuko bidaiarien terminalera heldu baino lehen aireportu inguruko industrialdeak zeharkatzen ditu.