Margolanean oso janzkera pobre duen mutikoa erakusten da; hala ere, bere aurpegia bihurri eta alaia da. Txakur bati begira dago mandatu bat betetzen duen bitartean zeren eta ezkerreko eskuan saski bat darama eta saski barruan ontzi bat. Gaia ez da berria Murilloren obran. Sarritan XVII. mendekoSevillan bizi zen pobrezia erakutsi zuen, batez ere haren eragina haurrengan. Garaiko Sevillak egoera gogorrak ezagutu zituen: 1649ko izurritea, Cádizen konpetentzia, zergen zama... Dena dela, margolan honen atzealdea ez da hiri batena, izadiarena baizik. Kolore nagusia marroia da. Argia eta margolanaren definizio handiena mutikoaren aurpegian zentratzen da. Txakurrak mutilari begira dago ere bai, ziur aski jateko zerbait itxoiten. Mutilaren aurpegi irrifartsua margolan honen ezaugarri nagusia da.